2009/10/27

A. Lopez de Gereñu ikastetxeari buruzko informazioa

Lopez de Gereñu ikastetxean 23 ikasgela daude osotara eta horietako bi Heziketa Berezikoak dira. Bi ereduz moldatzen dira eskolan, B (11 ikasgela) eta D (10 ikasgela) direnak.

Etapak: Haur Hezkuntzako 8 eta Lehen Hezkuntzako 13.
Lehen Hezkuntzako gela 1, Heziketa Bereziko gela egonkor bat da.
Irakasleria: 21 tutore.
Espezialistak: Ingelesa, H. Fisikoa, Musika, H. Berezia, Erlijioa, Aholkularia, Laguntza Irakasleak,Hizkuntza Indartzeko Irakaslea, Fisioterapia-Hidroterapia, Logopedia, Zuzendaria, Ikasketa Burua, Idazkaria, Jantokiaren arduraduna, Liburutegiko arduraduna eta Heziketa Berezirako hezitzaileak.
Jantokia eta zaintza zerbitzuak egiten dituzte bertan. Jantokiak 12etatik 3rak arte izaten dira. Zaintza, gosaltzeko orduan izaten da.
Liburutegi zerbitzua daukate ere, eskolaz kanpoko orduetan. Horrela irakurzaletasuna suspertzen dute eta etxerako lanak egiteko espazio bat eskeintzen zaie.

Harremanetarako helbidea dute, elektronikoa ere bai:

Arana Kalea 33, 01002 Gazteiz
Tel. / Fax: 945 268348

eskua 010332aa@hezkuntza.net
Informazio gehiago nahi baduzu sartu bere web orrialdera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario